ZURE INGURUAN, ZURE LANTOKIAN,
EKITALDIETAN PARTE HARTUZ, PROIEKTUAK FINANTZATUZ…
DENOK LAGUNDU DEZAKEGU MISIO HONETAN.

1
BAT EGIN

Zure laguntzarekin, hezkuntza unibertsala eta bizitza duina pertsona ororen eskubide izateko helburua gertuago izango dugu. Partekatuko al dugu bizitzan egokitu zaizkigun gauza on guztien zati bat?.

2
EMAN LAGUNTZA GURE PROIEKTUARI

Peruko Amazoniako 210 umeentzako eskola.

3
BAZKIDE IZAN NAHI DUT

ALBOANen egiten dugun lanean bazkide gisa parte hartzean, milaka pertsonaren bizi-kalitatea hobetzen duten proiektu handiak eraikitzen laguntzen duzu. Eskerrik asko!

-Hilean 5 € jarrita, Kongon sexu-indarkeria jasan duen emakume batentzako laguntza psikologiko eta soziala ordaindu daiteke.

-Hilean 10 € jarrita, errefuxiatuen esparru bateko 40 haurreko ikasgela batek urtebetez ikasteko materiala jaso ahal izango du.

-Hilean 20 € jarrita, 5 irakaslek haurrei lagundu ahal izango die errefuxiatuen esparru batean.

-Hilean 50 € jarrita, Indian 40 haurreko ikasgela baten hilabete osoko elikadura-gastuak ordaindu ditzakegu.

4
HEDATU GURE KANPAINAK

Jarrai gaitzazu Facebook, Twitter eta Youtuben. 
Partekatu gure argitalpenak eta parte hartu zure iruzkinekin.

5
LAGUNDU BOLUNTARIO GISA

Zure denbora librearen zati bat bizitzak eraldatzeko baliatu nahi al duzu?

Egin zaitez ALBOANeko boluntario, eta lagundu kanpainak hedatzen, zure hirian hitzaldiak eta ekitaldiak antolatzen, laguntza eman nahi duten enpresekin harremanetan jartzen, etab.
Boluntario gisa lagundu nahi izanez gero, bidali posta elektroniko bat helbide honetara:
c.maono@alboan.org; mezuan gai hau jarri: ALBOAN Boluntariotza.

Lanean dihardugun Latinoamerikako herrialdeetako batean boluntario gisa esperientzia bat bizi nahi izanez gero, bidali posta elektroniko bat helbide honetara: a.alona@alboan.org; mezuan gai hau jarri: Nazioarteko Boluntariotza.

6
LAGUNDU ZURE ENPRESATIK

Garapenerako Enpresen Sarea (RED) komunitate ireki bat da, nagusiki Euskadiko eta Nafarroako enpresek osatua. Enpresa horiek sektore eta neurri desberdinekoak dira eta ALBOANekin lankidetzan aritzen dira.

REDen parte har dezakete ALBOANen ikuspegi eta helburu berak dituzten enpresa- eta ekonomia-esparruko erakunde eta proiektu guztiek.

Iruditzen zaizu zure enpresak gure 
proiektuetan lagundu dezakeela?

7
SORTU ZURE EKITALDI SOLIDARIOA

Zure promozioko lagunekin afari solidario bat antolatu, zure ikasgelako lagunekin elkartu eta lasterketa batean parte hartu, zure urtebetetzea gure proiektuei lagunduz ospatu, zure seme-alaben jaunartzea modu solidarioan antolatu…

Harremana: e.mamolar@alboan.org

8
ZURE BURUA HEZI, ETA SAKONDU

Gure tailer, ikastaro eta mintegietan parte hartzera eta lan egiten dugun herrialdeen errealitatera hurbiltzera animatzen zaitugu, gure online eskolaren bitartez. IDATZI ZURE E-MAILA. 
(a.gonzalez@alboan.org).

UN PROYECTO DE

  • twitter
  • alboan
  • twitter

    Federación Española de Asociaciones de Antiguos Alumnos jesuitas

c/ Padre Lojendio 2, 2º

48008 BILBAO

+ 34 944 151 135

alboan@alboan.org