Jesuitekin ikasi dugun ikasle ohiok ondo dakigu kalitatezko hezkuntzak ateak zabaltzen dituela eta etorkizunerako aukerak ugaltzen dituela. Eta, denok bat egin eta jesuiten laguntzen badiegu babesgabeenei hezkuntza eta bizitza duina gerturatzen? Pentsa zenbat haur eta gazteri eman ahal izango geniekeen beren egoera eraldatzeko aukera!

LOS ANTIGUOS ALUMNOS QUE HEMOS ESTUDIADO CON LOS JESUITAS SABEMOS BIEN CÓMO UNA EDUCACIÓN DE CALIDAD ABRE PUERTAS Y MULTIPLICA LAS OPORTUNIDADES DE FUTURO.

ZUREKIN MISIOAN, ALBOAN ETA ENTRECULTURAS Jesuiten garapenerako lankidetzaren GKEak eta Espainiako Ikasle Jesuita ohien Federazioaren amankomuneko ekimena da. Jesuitekin ikasi dugunontzat, behartsuen egoera eraldatzen Jesusen Lagundiarekin kolaboratzeko tresna eskaintzea da ekimen honen helburua.

PERTSONA HAUEK HORIXE AMESTU ZUTEN, ETA HORIXE GAUZATU

“Duela urte asko, “Ipar eta Hego” ikastaro bat egin nuen ALBOANekin. Ikastaroa izugarri gustatu zitzaidan, eta begiak eta bihotza zabaldu zizkidan, beste errealitate bat ezagutzera emanez. Harrezkero, haiekin harremanetan egon naiz, lehendabizi boluntario gisa eta aurrerago bazkide gisa. Eta garbi esan dezaket eman dudana baino askoz ere gehiago jaso dudala, eta ALBOANekin topo egitea benetako oparia izan dela, nire bizitza aberastu eta gizatiarrago eta oparoagoa bihurtu duena. ESKERRIK ASKO”.

Susana M., ALBOANeko bazkidea.

“Hamar urte baino gehiago igaro dira Venezuelatik itzuli nintzenetik. Caracasen, nire VOLPA esperientzia bizi izan nuen, ALBOANi esker. Esperientzia horrek harreman berezi, imajinaezin, iradokitzaile… ugari eskaini zizkidan, bihotza bizitza osoan aldean eramango dituzun izenez, aurpegiz, egoerez eta lekuz betetzen dizuten harremanak. VOLPA izatea zure nortasunaren parte bihurtzen da”.

Aloña Braceras, VOLPA.

“Egiaz uste dut ALBOAN erakunde bat baino gehiago dela, uste dut familia handi bat dela, eskuzabaltasuna sortzen dugun eta, aldi berean, munduko hainbat lekutako errealitateak elkarrekin lotzen ditugun pertsonak biltzen gaituen familia… ALBOAN albiste onak izaten diren leku bat da”.

Patxi Álvarez de los Mozos,

Justizia Sozialerako eta Ekologiarako idazkaria, Erroman. 10 urtez ALBOANeko zuzendariaren ondokoa izana.

“Gazteak gara eta ez gara esateaz aspertzen. Gazte izateaz harro gaude, hain zuzen ere harro egon behar dugulako. Aldaketa eta ilusioa gara, gogoa eta berrikuntza gara.
Mugitzeko prest gaude, geure burua zerbaiten parte sentitze aldera. Oihu, borroka eta amets egiten dugu, entzun gaitzaten nahi dugulako. Etorkizuna gara eta, horregatik, ALBOANekin besoz beso eraikitzen dugu. Gorantz eta aurrera”.

María de la Hoz,

Elkartasunaren aldeko gazteen sareko gaztea.

“Gure eginkizuna da “aditzaile” izatea, abegikorrak, “desberdina” dena bihotzez errespetatzea, ikaskuntzekin kritiko izatea, sormena sustatzea… eta baita ikastearen poza ere, ikaskuntza-prozesua ikasleekin partekatuz”.

María Teresa Fernandez

jesuiten San Ignacio ikastetxea, Iruñea.

“Gu, enpresa gisa, beste enpresa batzuk inspiratzen saiatzen gara. Enpresa baten rola ezin da izan diru-sarrerak eta irabaziak sortzea bakarrik. Asko dago egiteko ingurumenaren alde, arlo sozialaren alde. Eta hori betebehar bat da gainera, ez baitago enpresa arrakastatsurik porrot egindako gizarteetan”.

María Pachecho.

Saqil Group-eko zuzendaria.

“Ez naiz preseski kirolaria, baina mila aldiz parte hartuko nuke horrelako ekimenetan. Eta ikusi nuenean zenbat pertsona ari ginen korrika munduko emakume ausarten alde… orduan sentitu nuen denok elkarrekin bidegabekeriei aurre egin diezaiekegula.
Eskerrik asko, ALBOAN”.

Eider Mamolar

korrikalaria ALBOANen Emakume Ausarten aldeko Elkartasun Lasterketan

“Horrelako egun berezi, alaitasunez betetako batean, Jon eta biok bizitza osorako lagun bihurtzeko ospatu genuen egunean, alboan gehien maite ditugunak eta gehien maite gaituztenak genituela, ezin genituen ahaztu, hainbeste izaki, indarkeria pairatzen duten edota hezkuntzarako sarbiderik ez duten emakumeak, gizonak eta haurrak… Horregatik, keinu txiki honekin, gure egunean presente egon zitezen nahi izan genuen, gure familia eta lagunekin batera”.

María eta Jonen ezkontza.

“Hondar-ale bat mendi baterako, bizitza duina guztiontzat, kontzientzia eta erantzukizuna.
Eta gertatzen ari denaren oihartzuna. Kanpaina honek mugikorrak saltzen dituzten enpresa guztien kanpainekin batera agertu beharko luke”.

Dulce María Ramos Alcalde, Espainia.

“Txalupa bat lortzeko laguntza-eskaera jaso nuen, Peruko zenbait haur eskolara joan ahal izan zitezen. Hainbat galdera datozkio bati burura. Nola lagundu diezaieket? Nire apur hau nahikoa izango ote da beharrizana hain handia denean? Eta mezu batean esan zidatenean txalupa lortu zutela, oso zorioneko sentitu nintzen ekintza humanitario horretan parte hartu nuelako. Poztu nintzen nire laguntza txikia helmugara iritsi izanaz. Eta berriro deitzen badidate, berriro ere nire aletxoa jarriko dut hainbesteko premia duten gizakioi laguntzeko. Esker oneko bihotz horiek nire ekarpen xumea baino baliotsuagoak dira”.

José Pedro Otaola