Larrialdia Ukraina
Ukrainako egoerak okerrera egiten jarraitzen du egunez egun. Dagoeneko milioi bat pertsonak egin du ihes herrialde mugakideetara babes bila, eta aurreikusten da askoz gehiago izango direla.
Milioi bat pertsonak baino gehiagok lekualdatu behar izan dute herrialdean bertan. Kalkulatu da zifra hori zapi milioikoa izatera irits daitekeela eta Ukrainan bertan 12 milioi pertsonak behar izango dutela laguntza humanitarioa.
Alboanen eta Entreculturasen, Xavier Sarearekin batera, gure larrialdietarako protokoloa aktibatu dugu krisi horri arin erantzuteko.
Herrialde mugakideetan, Europa Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitarekin batera ari gara lanean arreta, harrera, laguntza eta oinarrizko premiei arreta ahalik eta lasterren eskaintzeko Polonian, Errumanian, Hungarian eta Moldavian, baina baita Bosnia-Herzegovina, Kroazia, Kosovo, Mazedonia eta Serbian ere.
Ukrainan, oinarrizko laguntza ari gara ematen harreran, aldi baterako ostatuan eta lehen mailako ondasunetan gerraren ondorioz lekualdatu behar izan duten pertsonei, eta Poloniara joateko garraio segurua ere antolatu dugu. Lviv hirian gaude, herrialdeko egituren laguntzaz.
Espainian, Migratzaileentzako Zerbitzu Jesuitarekin (MZJ) batera, harrera-, sentsibilizazio- eta eragin-ekintzak ari gara lantzen.
Kontsultatu herrialde mugakideetan gure esku-hartzearen xehetasunei buruzko informazio gehiago
Kontsultatu MZJren posizionamenduari eta Ukrainako errefuxiatuak hartzeko orientazioei buruzko informazio gehiago.
Informazio gehiago lortzeko, helbide honetan jar zaitezke harremanetan: consultas@sjme.org
Lehen momentu hauek ezinbestekoak dira gatazka honen biktimei ongi etorria eta harrera egin ahal izateko
LAGUNDUKO DIGUZULA ESPERO DUGU!
![]() |
Lagunduko al diguzu gure ekimenaren berri ematen? : https://www.facebook.com/alboan/ |
![]() |
Eman zure ikaskideei ekimen honen berri: http://contigoenlamision.alboan.org/ |
![]() |
Ekitaldiren bat ospatu behar al duzu zure promoziokoekin? Zergatik ez diozu elkartasun-ukitua ematen? Bidal iezaguzu mezu elektroniko bat eta abian jartzen lagunduko dizugu: contigoenlamision@alboan.org
|
![]() |
Izan zaitez gure proiektuaren enbaxadore. Bidali mezu elektroniko bat contigoenlamision@alboan.org helbidera eta esango dizugu nola |